Erriberabeitia Baia ibaiaren haranean dago; eskualde osoa zeharkatzen du ibaiak, urak Ebro ibaiari esakaini aurretik. Orografiari dagokionez, laua da, eta muino txiki batzuk nabarmentzen dira, Campas, Quintanilla eta Monteria, besteak beste. Arabako haranen ezaugarri den habitata dute, hirigune txiki sakabanatuak dira.

Herritarrak nekazariak izan dira tradizionalki, baina leku gutxitan bezala jakin dute inguruko aldaketa industrialera egokitzen. Bi jarduerak uztartu dituzte, landako eskulanaren galera horren arrazionalizazio eta mekanizazioarekin berdinduta. Horrekin batera, hainbat enpresa hartu ditu industrialdeak.

Rivabellosa da hiriburua. Historikoki, 1095. urtean sortu zen, Alfontso VI.ak Miranda de Ebrori forua eman zionean. Nolanahi ere, Rivabellosak 1463. urtean hartu zuen ospea, urte horretan onartu baitziren Arabako Anaiartearen ordenantzak, bizitza zibila, juridikoa eta penala arautuko zituztenak, eta mendetan zehar Arabako probintzia gobernatu dutenak.

Erriberagoitiarekin batera, Erriberako Anaiartea osatu zuen, eta Haroko kondearen jaurerriaren parte zen.

Cookiek zure nabigazioa hobetzen laguntzen dute. Gure zerbitzuak erabilita, cookien gure erabilera onartzen duzu. Más informacion

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close