Añanako babes lurretarantz

Burgosekin mugan, Añanako Kuadrillaren hegoaldean, lur okre eta lauak, Erdi Aroko dorre, jauregi eta hirigune historikoak ditugu, inguruan Erdi Aroaren arrasto nabarmena utzi digutenak. Ibilbidea Zanbranan hasten da, eta gaztelu eta harresien hondakinak aurkituko ditugu inguruan, bai Zabalaten eta bai Ozion.
Berantevillaraino jarraituko dugu, eta bertan, Erdi Aroko hirigunearen itxura zaindua eta Jasokundeko Andre Mariaren eliza miretsiko ditugu; elizaren dorre liraina, harrizko kupula eta erretaula barroko ederrak, hain zuzen.
Armiñoneraino jarraituko dugu, eta han, Erdi Aroko zubia ikusiko dugu, XIV. eta XV. mendeetako ibai-arkitekturaren adibide onenetako bat.
Burgoseko mugatik gertu, elegantzia da Rivabellosaren ezaugarrietako bat; Saenz de Santamariatarren errenazimentuko jauregia, Arrosarioko Andre Mariaren parrokia-elizan eta horren kanpandegi neoklasikoan eta San Juan eta Santa Madalenaren ermita gotikoan jarriko ditugu begiak.
Lantaroneraino jarraituko dugu, eta bertan, Erdi Aroko bi dorre garrantzitsu aurkituko ditugu: Kondestablearen dorrea eta Orgaztarren dorrea.
Sobronen amaituko dugu gure ibilbidea, Ebro ibaiaren igaroleku den haitzarte baten inguruan; interes ekologiko handiko eremua da, paisaia aldetik oso ederra, eta Lantarongo San Martin ermita ikusteko aukera edukiko dugu, Arabako lehenengo erromanikoaren isla.

Cookiek zure nabigazioa hobetzen laguntzen dute. Gure zerbitzuak erabilita, cookien gure erabilera onartzen duzu. Más informacion

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close